Limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu

Limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu https://www.gaztezulo.eus/albisteak/limoi-bat-imintziorik-egin-gabe-jaten-baduzu/@@download/image/2012224137Limoi_bat_imintziorik_egin_gabe_jaten_baduzu_sergo_panies.jpg
2012/02/03
kritika
Testua: Maitane Legarreta
Idazlea: Sergi Pamies
126.zenbakia
Limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu
Hogei istorio laburrez osatutako ipuin-liburua. Limoiek bezalaxe, garratz puntua du. Sarkasmorik eta ironiarik ere ez du falta. Alaba nerabearen ezohiko nahigabeari konponbidea emango dion aita, ohera eramango lituzkeen emakumeak zenbatzen ari den gizonezkoa, eta bizimodu antolatua aldatuko duen gizona dira pertsonaietako batzuk. "Irratian entzun dut ezen, limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu, desio duzun guztia bete egingo dela; baina beldurra ematen dit probatu, imintzioak egin, eta sekula gehiago inongo desiorik errealitate ez bihurtzeak".