Larremotzetik

Larremotzetik https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/11/10
kritika
Testua:
Idazlea: Hasier Larretxea
156.zenbakia
Larremotzetik
Denboraren eta espazioaren distantziatik idatzi du Larretxeak Baztanen bizitako haurtzaro eta gaztaroari buruzko gogoeta-errelato hau. Jaiotako tokia eta inguratzen duena maite arren, itoegi eta lotuegi sentitu den edonor identifikatuko da Larretxeak kontatutakoarekin. Pasarte gogorrak eta samurrak ditu, norberaren egiatik azaleratutakoak, eta horrek hunkitu egiten du irakurlea. Dena den, barruak askatu eta iraganean bizitakoarekin bakeak egiteko ariketa soila ez ote den ere badirudi batzuetan.