Kristalezko begi bat

Kristalezko begi bat https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kristalezko-begi-bat/@@download/image/kristalezko_beg_1370522729.jpg
2013/06/10
kritika
Testua: Iraitz Ugalde Pikabea
Idazlea: Miren Agur Meabe
141.zenbakia
Kristalezko begi bat
"Adin arriskutsuan" dagoen emakumea. Eskarmentuaren eta soseguaren lumaz. Lehen pertsonan. Ausart eta dotoreziaz biluztu da Miren Agur Meabe autofikziozko nobela honetan. Pasarte labur eta mamitsuetan aizto zorrotzaz disekzionatzen du bere pertsona(ia)ren iragana, eta kristalezko begiaren bueltan eraikitzen zenbait gogoeta, begia baitu bidelagun, firma eta bere horretan, bizitzan zehar galdutako gauzen metafora.