“Kandinskyren tradizioa"

“Kandinskyren tradizioa" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kandinskyren-tradizioaquot/@@download/image/34p46-3.jpg
2003/10/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Ramon Saizarbitoria
34.zenbakia
“Kandinskyren tradizioa"
EREIN
84 orrialde



Miren izeneko emakume gaztea dugu eleberri labur honetako protagonista. Pertsona sentibera, ez dator bat lagun koadrilaren joera lizunekin. Honela, Manu izeneko mutil lagun ustezkoa asmatuko du lagunen txantxak ekiditeko. Manu hori bere gustuen arabera osatu du. Berak bezala, pintura atsegin du. Bereziki, Kandinsky eta haren arte abstraktua. Amak liburutegitik ekarritako liburu batean margolariaren pasadizo bat irakurri baitzuen Mirenek. Bertan, tsarren Errusian emakumeek gizonak ezagutzeko baliatzen zuten tradizo baten berri ematen zen. Izenarekin zerikusia zuena. Tradizio bera jarraituko du Mirenek. Modu honetan ezagutuko du Aitor. Baina Aitorrekin batera, lehendik asmatu duen Manu mutil lagunaren figura indartuko da. Aitor ez da, inondik ere, Manu bezalakoa.