Jende desegokia

Jende desegokia https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/07/13
kritika
Testua: Testua: Maitane Legarreta @mailegetx
Idazlea: Gaizka Zabarte
164.zenbakia
Jende desegokia
Patxi Zuazo idazle eta postari ohia Desegokituen elkarteak Bilbon antolatutako jardunaldietan hitzaldia emateko gonbidatu dute. Zuazok elkarteari buruzko informazio gehiago eduki nahiko du baiezkoa eman baino lehen, baina informazio hori lortzen ez duenez, elkarteko lehendakariarekin biltzeko gonbita onartuko du azkenean. Lehendakaria ezagutzeak dena aldatuko du: zalantzak uxatu eta parte hartzea erabakiko du. Liburuaren amaieran jardunaldien hiru egunen berri ematen da, baina horraino iritsi arte, Zuazori eta elkarteko kideei buruzko hainbat kontu jakingo ditugu: postari lanetan izandako istripua, Aretxabaletaren irratiko ibilerak, Ramonen banaketa... Hiru ardatz edo gai nagusi ditu, oro har: mendekua, amodioa eta desamodioa. Istorioa gertuko sentituko duzu, kokalekuagatik, batetik, eta bestetik, pertsonaiengan ikusi eta sumatzen ditugun jarrera eta ohiturengatik. Mendekuaren zatiak, aldiz, filmetako korapilo ezagunetara eramango gaitu, benetan horrela izan ote zen zalantza eginda. Gizarteak normaltzat hartzen ez dituen bazterreko pertsonaiek erdigunea hartzen dutenean, erdigunea askoz interesgarriagoa eta aberasgarriagoa bihurtzen da, zalantzarik gabe.