Inurrien hiztegia

Inurrien hiztegia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/inurrien-hiztegia/@@download/image/inurrien_hizteg_1382629918.jpg
2013/11/04
kritika
Testua: Iraitz Ugalde Pikabea
Idazlea: Mariasun Landa
145.zenbakia
Inurrien hiztegia
Inurrien munduan girotutako alegoria laburren bilduma dugu Mariasun Landaren helduentzako liburua. Alfabetikoki antolatutako kontakizunei inurrien inguruko zenbait ilustrazio historikok egiten diete lagun. Umorea bizi eta ideiak zorrotz, apaingarri besterik ez liratekeen hitz guztien karga erantzita, estilo airosoan osatua dago. Jendarteari eta norberaren zenbait portaerari eginiko kritika saioa, irakurle pasibo orori kilimak ateratzeko modukoa.