Intemperies (babes bila)

Intemperies (babes bila) https://www.gaztezulo.eus/albisteak/intemperies-babes-bila/@@download/image/intemperies_bab_1373025926.jpg
2013/07/08
kritika
Testua: Maitane Legarreta
Idazlea: Lourdes Oñederra
142.zenbakia
Intemperies (babes bila)
Gabon gaua da eta Luzia prestaketa lanetan ari da, Victor lankidea gonbidatu baitu etxera afaltzera. Hori du abiapuntu Oñederraren nobelak, eta eszena horren baitan ezagutuko ditugu Victorren eta Luziaren istorioak: lehen aldiz topo egin zutenetik une horretara artekoak, eta euren bizitzei buruzkoak. Gertakari handiek baino gehiago, eguneroko une xume baina gogoangarriek osatzen dute kontakizuna eta, hori da, hain zuzen, irakurlearen barrena goxatzen duena. Gainera, zorteduna zara, irakurle, zure esku baitago amaieraren jarraipena.