Independentziaren paperak

Independentziaren paperak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/independentziaren-paperak/@@download/image/independentziar_1357903751.jpg
2013/01/04
kritika
Testua: Maitane Legarreta
Idazlea: Pako Aristi
136.zenbakia
Independentziaren paperak
Saiakera politiko honetan independentzia lortzeko grinaren pean egindako ibilbidearen eta egun dugun egoeraren diagnosi zorrotza egin du Urrestillakoak. Politikarien eta beste hainbaten diskurtso eta adierazpenak erabili ditu, besteak beste, hezkuntza politiko eta estrategien beharra dugula azpimarratzeko eta oharkabean barneratu dugun mintzaira inperialista begi-bistan uzteko. Halaber, etorkizunera begira kontuan izan beharreko gakoak ere proposatu ditu. Modu argian kontatua dago eta begiak zabalarazten ditu.