Hodeiak zapatetan

Hodeiak zapatetan https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/09/08
kritika
Testua: Testua: Maitane Legarreta
Idazlea: Mikel Etxaburu
154.zenbakia
Hodeiak zapatetan
Aurreko poesia lana preso zegoela idatzi zuen Etxaburuk, eta oraingoan ere badu horrek pisurik. Poemak ez dira oso zehatzak, eta irakurleak bere egin ditzakeen sentipenak azaleratzen dituzte. Oroitzak atalean kanpotik barrura egindako testuak daude, Oskola deiturikoan barrutik egindakoak eta Gerezi Gorriak izeneko azken poeman kalean egonda bizi duen zapore gazi-gozoa ageri da, esperantzari lotua, betiere: "Hementxe nago, / gure etxe aurrean, / arbolaren gerizpean, / sorterriaren magalean. / Gaurtik aurrera / gerezi gorriak / jango ditugu elkarrekin".