Hemen naiz, ez gelditzeko baina

Hemen naiz, ez gelditzeko baina https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/09/08
kritika
Testua: Testua: Maitane Legarreta
Idazlea: Markel Ormazabal
154.zenbakia
Hemen naiz, ez gelditzeko baina
Ormazabalek kartzelarekin loturiko kontzeptu ugari –leihoa, komuna, hormak, lengoaia, eskuak, pobrezia…– aukeratu ditu lau hormen arteko bizimoduaren berri emateko. Abestien, artikuluen eta liburuen erreferentziak erabili ditu kronikari osotasuna emateko, eta horrela irakurleari esperientzia borobiltzeko bidea ireki dio. Espetxeei eta euren iraupena bermatzen duen gizarteari zorroztasunez begiratu dio, horietatik kanpo daudenei barrukoaren ikuspegi gardena emateko. Barneko paretak pitzatzeko balio duen kronika da, ezbairik gabe.