Haragizko amoreak

Haragizko amoreak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/haragizko-amoreak/@@download/image/20101227170haragizko_amoreak.jpg
2010/12/04
kritika
Testua: Irati Murua
Idazlea: Omar Nabarro
113.zenbakia
Haragizko amoreak
Edorta Jimenez poesia liburu batekin etorri zaigu eta halakoetan egin ohi duen eran, Omar Nabarro heteronimoz sinatu du. Orain 25 urte egin zuen estreinakoz hori. Orduko konstanteak (itsasoa, hiria…) egun ere konstante dira, baina aldea estiloan nabari da gehien bat, sentsualago eta bortitzago baitatorkigu poeta, haragiaren desioa, emakumeen presentzia... gai hartuta. Eta erotismorik batere galtzeke bilakatu dituzte kantu Rafa Ruedak eta Txuma Murugarrenek, besteak beste, liburuko hainbat poema.