Hamlet

Hamlet https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hamlet-2/@@download/image/hamlet_1359556003.jpg
2013/02/04
kritika
Testua: Iraitz Ugalde Pikabea
137.zenbakia
Hamlet
Aurkezpenik behar ez duen idazle ingelesaren antzerki-lan sonatuenetariko bat. Ez ausaz. 1602an idatzia izan arren, egundaino bizi-bizirik dagoen klasikoaren itzulpen gaurkotua dakarkigu Juan Garzia Garmendiak. Bilatu nahi zaizkion adina bidezidor eta zoko-moko dituen tragedia aberatsa, idazkeraz eta edukiz. Traizioa, azpikeria, maitasuna, mendekua, zoramena Danimarkako errege-gortearen eskenatokian, gure hizkuntzaren kolorera elegantziaz ekarriak.