“Gezurrak, gezurrak, gezurrak”.

“Gezurrak, gezurrak, gezurrak”. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gezurrak-gezurrak-gezurrak/@@download/image/1p42-1.jpg
2000/10/04
kritika
Testua: Harkaitz Cano
Idazlea: Iban Zaldua.
1.zenbakia
“Gezurrak, gezurrak, gezurrak”.
EREIN
189 orrialde



Zuk ez duzula gezurrik esaten? Gezurra galanta. Izan ere, unibertsoaren osagai oinarrizkoa da gezurra, kosmosaren saldan bertan dago. Gezurra ederra da. Plazerra ere bada batzuetan. Iban Zalduak simulakro, inbusteria, asmazio, iruzur, ameskeria eta esamesetan banatu ditu bilduma honetako ipuinak, gezurren katalogo osatua eskainiz. Euskal literaturak gaurkotasun handiko gaiei heltzeko erreflexu nahikorik ez daukala uste dutenentzat liburu egokia. ETTei buruzko ipuin bat gura duzula? Simulakroen atalean bada bat. Zer esan bestalde, bildumako lehen ipuinari buruz... Idazle batek gutxitan aurkitzen duen amaiera biribila duen horietakoa duela.