Gela bat norberarena

Gela bat norberarena https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gela-bat-norberarena/@@download/image/gela_bat_norber_1389261257.jpg
2014/01/10
kritika
Testua: Iraitz Ugalde Pikabea
Idazlea: Virginia Woolf, Itzultzailea: Maria Colera Intxausti
147.zenbakia
Gela bat norberarena
1928an Cambridgeko Unibertsitatean ikasten zuten zenbait emakumeren aurrean sorkuntzarako, eleberrigintza tarteko, sarrailadun gela bat eta autonomia ekonomikoa behar-beharrezkoak zirela esan zuen Woolfek. Emakumea eta literatura gai hartuta garai hartan emandako bi hitzaldi biltzen dituen entsegua da Gela bat norberarena. Urteak joanagatik eta geroztik generoaren gaia luze eta zabal landu den arren, gaurkotasunik batere galdu ez duen liburua.