Ezpainak arrainak bezala

Ezpainak arrainak bezala https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/04/13
kritika
Testua: Testua: Maitane Legarreta @mailegetx
Idazlea: Karlos Gorrindo
172.zenbakia
Ezpainak arrainak bezala
Gorka kazetaria da liburuko protagonista eta bizimodua korapilatu egin zaio hainbat alorretan. Alde batetik, bere emaztearekin duen harremana kolokan dago, hark bien artekoa eteteko asmoa baitu, Gorkaren nahiaren kontra. Beste aldetik, batere interesatzen ez zaion Roberto Gorosabel eskultoreari elkarrizketa egin beharko dio eta lan hau ere luzatu egingo da. Hori guztia gutxi balitz, aitaren osasun egoerak okerrera egingo du. Erraz irakurtzen den kontakizuna dugu hau, eta idazleak narrazioan zehar uzten dituen arrastoak irakurri ezean, amaiera aldera gertatzen denak ezustean harrapatuko zaitu.