Ezinbestean

Ezinbestean https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/11/10
kritika
Testua:
Idazlea: Unai Baztarrika
156.zenbakia
Ezinbestean
Poemategi honekin Bilboko Blas de Otero saria irabazi zuen Baztarrikak, eta liburu forman dugu orain eskuartean. Idazteko ezintasunari eta sormenari buruzko hainbat poema daude, baina hormaren irudiak du presentzia handiena. Gizartean zein gure barruan ditugun ustezko pareta irmoak, denborarekin, ezustean, pitzatzen dira: Eraitsitako hormak jartzen du agerian hutsa, hutsunea. / Askapena da. Irakurleak esfortzua egin beharko du poema hauek deskodetzeko, batez ere poesia irakurtzen trebatu ez bada, baina ahalegina egiteak merezi du.