Ez zen diruagatik

Ez zen diruagatik https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/10/06
kritika
Testua: Testua: Iraitz Ugalde
Idazlea: Ana Jaka
155.zenbakia
Ez zen diruagatik
Ez zen diruagatik izan. Baina diruagatik izan ez balitz Olgak ez zion bere etxeko logela bat Daniri alokatuko. Pisukide berriaren aferek Olgaren bizimodu errepikakorra irauliko dute, errutina akigarri bezain toxikoa halabeharrez aldatuz. Agian astindu horri esker soilik lortu ahal izango du Olgak dituen sos apurrak kalezuloko tabernazuloan xautzeari uztea, kaosaren erdian ordena apur bat ernetzen ikusteko.