Ez tiro egin anbulantziei

Ez tiro egin anbulantziei https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/06/11
kritika
Testua: Testua: Iraitz Ugalde
Idazlea: Mikel Ayllon
163.zenbakia
Ez tiro egin anbulantziei
Mikel Ayllon laudioarrak idazle gazteentzako Igartza beka eskuratuta idatzi du Ez tiro egin anbulantziei bere lehen eleberria. Aire uherreko kontakizuna da, agertoki ilunetan gertatzen dena: kartzela, hilerria, errebolta giroa, kalea... Pertsonaia berezi eta konplexuek elkarrizketa abstraktu eta iradokitzaileak dituzte. Hari lausoa izan dezakeen arren, istorioa osatzea ariketa polita izango da irakurlearentzat.