Etxekalte

Etxekalte https://www.gaztezulo.eus/albisteak/etxekalte/@@download/image/20121057153Etxekalte_Harkaitz_Zubiri.jpg
2012/10/05
kritika
Testua: Irati Murua
Idazlea: Harkaitz Zubiri
133.zenbakia
Etxekalte
Josu protagonistak aita amiantoaz gaixotuta hil zelako susmoa du aspalditik, eta bere kabuz ikertzeari ekingo dio. Aitak lan egiten zuen enpresari buruzko informazioa biltzen hasiko da, erabiltzen zituzten eta ez zituzten babes neurriez… Eta antzeko kasuak ere aztertuko ditu. Hala, eleberri poliziako, hein batean klasikoaren antza hartuko du obrak, baina ziur irakurlea zur eta lur geratuko dela kontakizuna amaitzear dela. Heldu bitartean, irakurri behar!