Eta orain badakit

Eta orain badakit https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eta-orain-badakit/@@download/image/20111077825Eta_orain_badakit_tere_irastorza.jpg
2011/10/07
kritika
Testua: Maitane Legarreta
Idazlea: Tere Irastortza
122.zenbakia
Eta orain badakit
"Bazakinagu zierto/ ez ginela zorigabe/ ez ginelako, bazekinagu zierto ez garela/ zoriontsu izango/ izaten, berriz, asmatu arte". Gai asko bildu ditu idazle zaldibiarrak bere poema liburu berrian: heriotza, gaixotasuna, beldurra, zoriontasuna, gorputza, amatasuna… Poema hauetan bizipenek hitz egiten dute eta zenbaitetan, norbaiti ari zaionez, irakurlea barruan sartzea lortzen du. Sentitzeko eta hausnartzeko liburua da ezbairik gabe. Edozein gauza idazten dugula idazten dugula/ zoriontasuna dakigulako idazten dugula/ eta idazten dugula zoriontasuna.