Esan eta egin

Esan eta egin https://www.gaztezulo.eus/albisteak/esan-eta-egin/@@download/image/esan_eta_egin_1398779448.jpg
2014/05/05
kritika
Testua: Iraitz Ugalde Pikabea
Idazlea: Alex Sardui
151.zenbakia
Esan eta egin
Balizko diktadura bat jasaten ari den Euskal Herriko lau gazteren istorioa kontatzen du orain arte musikaren bidez ezagutu dugun Alex Sarduiren lehen eleberriak. Protagonistei herri txikitik mundurako leihoa zabaltzen zaien momentuan abiatzen da istorioa. Euren lan eta negozio erronkek betetzen dute tramaren zatirik handiena, horiek ahalbidetuko baitiete helduarorako jauzia burutu eta erregimenaren zurruntasunean bizirautea.