Errekuperatzaileak

Errekuperatzaileak https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/06/10
kritika
Testua: Maitane Legarreta @mailegetx
Idazlea: Pablo Sastre
174.zenbakia
Errekuperatzaileak
Pablo Sastrek lehengo ofizioak errekuperatu nahi izan ditu, lehengo egiteko eta izateko moduak agerrarazi. Oraingo lanbideak ere aipatu ditu, elkarren arteko ezberdintasunak nabarmentze aldera. Xehetasun handiz jaso ditu kontuak eta lexiko zabala ere bildu du, horietako asko galtze bidean egongo direnak. Hausnarketarako eta hizkuntza aberasteko balio dezake lanbideen inguruko bilduma honek, baina horren inguruko interes berezirik ez duenarentzat astun samarra suerta daiteke. Interesa duenari, berriz, zatika irakurtzea gomendatuko nioke, ez guztia batera.