Denbora bere lekura

Denbora bere lekura https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/11/16
kritika
Testua:
Idazlea: Gerardo Markuleta
167.zenbakia
Denbora bere lekura
Azpikeria sotila ezkutatzen dute esaldi sinpletan jositako hitzek. Ezagun du esperientziaren sosegutik idazten duela, nabari da poema labur bat formulatzeko mila gauza ikusiak dituela. Irakurketa samurra da Gerardo Markuletaren Denbora bere lekura poema-liburua. Hitzen endredoan gehiegi korapilatu gabe, baina edertasuna mantenduz, ideiak irmo eta garbi adierazten ditu, atzerabegirako zenbait gai jorratuz. Benetan irakurketa gustagarria.