De Rerum Natura 6

De Rerum Natura 6 https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/05/13
kritika
Testua: Iraitz Ugalde
Idazlea: Zaldieroa
173.zenbakia
De Rerum Natura 6
Egunero Berria egunkarian aurkitzen ditugun De rerum natura komiki zintak biltzen dituen 6. antologia Zaldiero-zale guztion eskuetan da jada. Eguneroko plazer txikiak indarra hartzen du bildumara ekarrita. Patxi Huartek, umore inzisibo eta kritikotik, bere pertsonaia klasikoen bidez pil-pilean dauden gaiak ukitzeaz gain (euskara, politika, erlijioa, ingurumena…), zinta sentiberagoak, xaloagoak eta existentzialistagoak ere badakartza ale berri honetan. Biñetetan kaiolatutako ideiek hausnarketara eta algarara daramate irakurlea ezinbestean, hitzaren eta marrazkiaren sinergia nabarmenaren propultsioaz.