Bost truke

Bost truke https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/03/14
kritika
Testua: Iraitz Ugalde
Idazlea: Jon Sarasua
171.zenbakia
Bost truke
Kolonbia, Bolivia, Ekuador, Kurdistan eta Serbiako herri eta komunitate ezberdinekin eginikoak dira Jon Sarasuaren bost trukeak. Berriro ere testu laburren bilduma eginez, munduko bost muturretan hizkuntza gutxituen inguruan eta komunitateen identitatearen lanketan parte hartutakoetan jaso izan duena biltzea lortzen du. Kontakizun argi bezain filosofikoek intentsitate handiko bizipenen analisia egiten dute. Harreman internazionalek balio ote lezakete herri batek bestearen harri kozkor berberekin tupust ez egiteko? Hausnar sakonen zertzeladak, testu labur eta irakurterraz bilakatuak.