Borroka kluba

Borroka kluba https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/09/08
kritika
Testua: Testua: Maitane Legarreta
Idazlea: Chuck Palahniuk
154.zenbakia
Borroka kluba
Liburuko narratzailea krisialdian dago, kontsumodun bizitzarekin ase ezinda, eta insomnioa du. Lo egiteko duen arazoari aurre egin nahian, gaixoentzako terapia bileretara joaten da. Marla eta Tyler ezagututakoan, ordura arteko bizitzaren errutina aldatu eta bi mundu berri zabalduko zaizkio: maitasuna eta Borroka Kluba. David Fincherrek egindako filma gustatu bazitzaizun, istorio bitxi honetan sakonago murgiltzeko aukera paregabea duzu. Ez zara damutuko, nahiz eta Hollywoodeko aktoreek pertsonaiak zure kabuz irudikatzeko gaitasuna lapurtu.