Bobby Sands, martxa baten lehen notak

Bobby Sands, martxa baten lehen notak https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/10/13
kritika
Testua: Testua: Iraitz Ugalde
Idazlea: Denis o'Hearn. Itzultzaileak: Aitzol Iriondo eta Iurgi Garitagoitia
166.zenbakia
Bobby Sands, martxa baten lehen notak
Ezaguna da Bobby Sands irlandar presoa gose greban hil zela 1981ean. Liburu honetan bere bizitzari buruzkoak zein kartzelan eta gose greban egondako egunetan pasatakoak kontatu ditu O'Hearnek; umezarotik hasi, nerabezaroan bere inguruan gertatzen zenaz jabetuta IRAko boluntario bihurtu, preso egon eta hil zenera arteko xehetasunak bildu ditu. Ondorioz, irakurleak Bobby Sands ezagutu zuela eta berak bizitakoen lekuko izan dela sentituko du. Pixkanaka-pixkanaka irlandarrarekiko konplizitatea sortuko zaizu, eta miretsi ere egingo duzu kartzelako lehen egonaldi luzean presoekin kultur eta hezkuntza arloan lortu zuena ikusita. Liburuko lehen bi herenetan sortutako sentimendu horiek geroago datorrenaren irakurketa zailduko dizute eta gogorrago bilakatuko. Izan ere, liburuaren azken zatian Sands heriotzara eraman zuen pasarteak sufriarazi egingo dizu, eta, ziur asko, ezingo diozu negarrari eutsi. Euskal herritarroi ezagunak zaizkigun egoerak eta gertakizunak topatuko ditugu liburu honetan. Liburu hau irakurtzeak guri buruzkoa ezagutzen eta ulertzen ere lagunduko digu.