“Bizikleta bat egingo dut zure izenarekin”

“Bizikleta bat egingo dut zure izenarekin” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bizikleta-bat-egingo-dut-zure-izenarekin/@@download/image/55p58-2.jpg
2005/09/04
kritika
Testua: Gaztezulo
Idazlea: Martin Etxeberria
55.zenbakia
“Bizikleta bat egingo dut zure izenarekin”
ELKAR
96 orrialde



Narrazio liburuetatik poesiara itzuli da Martin Etxeberria idazle zarauztarra. Martinek "Katiluaren ipurdia" (Alberdania argitaletxea) izeneko poesia liburua argitaratu zuen 1999an. Dena dena, Martinek bere anaia Xabierrekin batera idatzitako "Itxoidazu Café de Passy-n" nobelak lehen poesia liburu hark baino oihartzun handiagoa izan zuen. "Bizitzarekiko kezka eta zalantzak ezkutatu gabe, egunerokotasuna eta gertukoarenganako kariñoa errebindikatzen duten poemak" dira liburu honetakoak; "galduta dagoela" konturatu ondoren, idazleak "bizitzara eta hurbilenekora" so egitea erabakitzerakoan sortutakoak. Forma eta gai aldetik poema bereziak dira, baina ororen gainetik, egunerokotasunari ematen zaion begirada sotila nabarmentzen da. Irudi poetikoak sortu eta hitz jolasak egiterakoan abilezia handia erakutsi du Etxeberriak, eta horren erakusgarri politak dira "Kazkabarra jaten", "Sugandilen buztanak" eta "Gizon bat pasa da, peluka batekin" poemak.