“Bizia lo”

“Bizia lo” https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2003/10/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Jokin Muñoz
34.zenbakia
ALBERDANIA
153 orrialde



Hauxe da Jokin Muñozek idatzitako laugarren liburua. Bost narrazio biltzen ditu bertan. Bostak ere bikainak. Errealismo kutsuko narrazioak. Chejov eta Moravia gogora ekartzen dituztenak. Ezer gertatzen ez dela dirudien arren, azpitik kiribiltzen dira tentsioak eta bizipenak. Horiek gabe ezin da bizitza ulertu. Horiek gabe lo dago. Konpromisoa eta bizitza loturik egon ezean, alferrik da begirada urrunago luzatzea. Orainaren eta iraganaren artean dagoen arrailean harrapaturik dauden pertsonaiak dira Muñozenak. Kontraesanez beteak. Gu bezalakoak. Hurbilekoak. Oso hurbilekoak. Sinesgarriak. Herri honek daukan arazoarekin bizi direnak. Arazoarekin eta arazoaz beste. Finean, arazoa ulertzeko modu ezberdinak. Aparteko literatura eta gogoeta zorrotza. Inor ez dadin lo geratu.