Birjinak

Birjinak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/birjinak/@@download/image/2012438039Birjinak_Irene_Nemirovsky.jpg
2012/04/06
kritika
Testua: Maitane Legarreta
Idazlea: Irene Nemirovsky, Itzultzailea: Joxe Antonio Sarasola
128.zenbakia
Birjinak
Hamabi istorio eta egoera: ama aurkitzeko asmoz izebaren etxetik ihes egin  duen neskatoa, gizonak abandonatutako emakumea, herentziagatik borrokan aritu diren seme-alabak, etab. Ironiaz beteriko lumaz, bere pertsonaientzako patu gogorrak sortu zituen idazle ukrainarrak. Emakume indartsuak eta hauskorrak ageri dira nagusiki: “Gizonek esaten dute emakumearentzat ez dagoela bizitzarik maitasunetik kanpo. Baina zuek, bakarrik bizi zaretenok, ez al zarete zoriontsu?”