“Bingo (poemak 1981-2000)”

“Bingo (poemak 1981-2000)” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bingo-poemak-19812000/@@download/image/59p58-3.jpg
2006/01/04
kritika
Testua: Gaztezulo
Idazlea: Xabier Montoia
59.zenbakia
“Bingo (poemak 1981-2000)”
PAMIELA



Xabier Montoia idazle eta musikari gasteiztarraren poesien bilduma gaurkotua kaleratu du Pamiela argitaletxeak. Montoiak 1983an karrikarratu zuen "Anfetamiña" izeneko lehen poesia liburua. 70eko hamarkadako Londresen, punk mugimenduaren lekuko izan zen Montoia, eta "Anfetamiña" hura Sex Pistols taldeari eskaintzeaz gain, gasteiztarrak horrelaxe zioen hitzaurrean: "Rock & rollak salbatu ninduen. Sinets nazazue". Lehen poesia liburu haren ondoren, "Likantropo" (1985) eta "Narraztien mintzoa" (1988) indartsuak heldu ziren. Pamielak argitaratutako bilduma honetarako, poema zahar haiek berridatzi egin ditu Montoiak, garai batean idatzitakoak bere gustura jartzearren. Izan ere, urteak joan eta etorri, Montoiaren estiloa aiztoaren pare zorroztu da.