Bihotzero

Bihotzero https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/11/16
kritika
Testua: Testuak: Iraitz Ugalde
Idazlea: Maider Agirre Gurrutxaga. Ilustrazioak: Idoia Beratarbide Arrieta
167.zenbakia
Bihotzero
Jaioberritan alabatzat hartu zuen izeba edadetua bisitatzera doa liburuko protagonista ospitalera. Hark euren familiaren historia osoa kontatu nahiko dio, aurreko mendetik hasita, hori dena jakin behar baitu neskak ondoren datorkionerako prest egoteko.  Maider Agirre Gurrutxaga idazleak, idazkera automatiko antzeko bat baliatuz, irakurlea protagonistaren buru barru-barruan kokatzen du hasiera batetik. Haren okurrentzia, urrats eta oroitzapen bakoitza, arnas, larrimin eta bihotz taupadak ere sentituz kasik. Kontakizuna izeba zaharraren hitzen eta ilobaren hausnarketen ping-pong partida bat bezala garatuko da.
Horri guztiari lagunduz Idoia Beratarbide Arrietaren marrazkiak daude. Marrazki solteak, irakurlea dagokion lekuan ipintzen joango direnak euren txanda iritsi ahala, kontakizuna edertuz eta aberastuz. Bihotzero bi sortzaileren artean autoeditatutako lana da, ziurrenik aspaldion irakurri dituzun liburuen antzik bat ere ez duena.