Bi urtetako kronika fakultatiboa (2012-2014)

Bi urtetako kronika fakultatiboa (2012-2014) https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/06/11
kritika
Testua: Testua: Iraitz Ugalde
Idazlea: Joan Mari Irigoien
163.zenbakia
Bi urtetako kronika fakultatiboa (2012-2014)
Joan Mari Irigoienek gaixotasun neurologiko endekatzaile batekin elkarbizitzeko borrokan dihardu azken urteetan, eta berau irakurlearekin elkarbanatzeko ausardia bilduta idatzi du liburuxka hau. Prosa neurtuan, hotz bezain samur, ukitu zientifiko batez baina bere azal propiotik mintzo da eutanasiaz, depresioaz, ezinaz, lehiaz, maitasunaz, suizidioaz eta hotzikara eragiten duten beste zenbait errealitatez. Irakurri beharrekoa zinez, eskaintzen digun irakaspenagatik.