Begira zenbat argi, maitea

Begira zenbat argi, maitea https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/02/15
kritika
Testua: Testua: Maitane Legarreta @mailegetx
Idazlea: Begira zenbat argi, maitea. Annie Ernaux. Itzul.: Xabier Aranburu
170.zenbakia
Begira zenbat argi, maitea
"Hipermerkatua oso gertuko zera bat da gainerakoentzat, eta hara joatea existentziari loturik dago, baina ez dugu neurtzen zer garrantzi duen besteekiko harremanean, XXI. mendeko gure garaikideekin ‘sozializatzeko’ moduan". Hain zuzen ere, urtebetez supermerkatura egindako joan-etorrietan ikusi edota bizitakoak daude bilduta eguneroko honetan. Gaur egungo gizakion aje asko agerian gelditzen dira eta zer hausnartua sortzen du Ernauxek behatutakoa irakurtzeak. Gure buruari eta ingurukoei erreparatuta jasoko genukeena biltzeko ahalegina egin du idazleak, kontraesanen zurrunbilotik zerbait aterako dugulakoan.