“Bazterreko ahotsa”

“Bazterreko ahotsa” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bazterreko-ahotsa/@@download/image/26p46-3.jpg
2003/01/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Ana Urkiza
26.zenbakia
“Bazterreko ahotsa”
ELKAR
98 orrialde




Gregor Samsa emakumea izan zitekeen. Barnetik irteten da begirada, barne eta kanpoaren arteko harremanak orekatzea ahalegin duelarik. Egunerokotasuna eta sentipenen mundu isil, eta gehienetan, bazterreko hori azaleratzen ditu poetak. Komunikazioaren ahulezia. Batzuetan oihu egiten du; etsirik ikusten zaio besteetan. Igandeko karruselak entzuten dituen bikoteak konprenitzen ote duen galdezka. Ideiak lisatzeko ahalegin horretan, berarentzat minutu bat eskatzen du. Bere irla horretan esploradorerik agertuko ote den zalantzan, amildegian sentitzen da. "Lekukorik gabe/zera aitortu zenidan/maite zaitut. /Behin/benetan/uste dut./Eta betiko". Maitasuna eta sufrimendua oso hurbil daude bata bestearengandik. Oreka berean dabiltzan bi erpin dira. Amatasuna eta isiltasuna. Urtero opari bera jasotzen duen emakumea. "Ez dut zorterik izango/badakit/nire afizioa egotea baita/denbora galduari izena jartzea". Zubi erdian dago emakumea, parentesiak eraikitzen.