“Barrikadak”

“Barrikadak” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/barrikadak/@@download/image/37p46-1.jpg
2004/01/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Patxi Zubizarreta
37.zenbakia
“Barrikadak”
ALBERDANIA
94 orrialde



80ko hamarkadan gaude. Gabonetan. Vigotik Hendaiara dator espresoa. Tren honen inguruan harilkatzen diren istorioak kontatzen dizkigu Zubizarretak. Tareixa-ren ihesa; lapur berezi baten ibilerak; korromioz beteriko giro batean bizi den guardia zibilaren hausnarra; 'Parentesi' ezizenez ezaguna den gazte borrokalariaren zalantzak. "Gogor sakatu behar diegu gaur", dio lagunak gau horretan. Hotz dago Ordizian. Barrikada bat ipini dute geltokian. Barrikada horretan topo egingo dute bidaiari bakartiek. Espresokoak izan ala ez.  Nor bere unibertsoarekin. Gune fisiko estu horretan korapilatuko dira hats isolatuak. Guztiak ere largabista batez tren geltokia ikuskatzen ari den atso zorrotzaren begietatik gureganatuak. Bizitza puska horiek film batekoak bezalakoak sentitzen dituena. Gau horretara arte, behintzat.