Babeserako kopia

Babeserako kopia https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/01/14
kritika
Testua: Iraitz Ugalde
Idazlea: Goizalde Landabaso
169.zenbakia
Babeserako kopia
"Ahanzturaren beldur naiz / dena xehakatu dezakeelako. / Baita zu ere. / Eta zurekin / neu". Eta agian horregatik poemetan oroitzapenak, uneak eta pertsonak izoztu behar hori. Garunak eutsiko ez diona idatziz gordetzearena, gerora berrirakurtzeko denborarik beharbada egongo ez den arren. Barneko bakardadetik kanpora begira dagoen arima baten eskuekin idatziak dirudite Landabasoren poemek: inguruari begira, iraganari begira. ‘Ni’ bat eta ‘zu’ bat oso presente dituzten hitzak dira. Aski intimoak. Hotza, bakardadea, beldurra… hizpide izan arren doinu baketsuan mintzo eta sosegua helarazten dutenak.