Ametsak ere zain

Ametsak ere zain https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/09/10
kritika
Testua:
Idazlea: Mikel Antza
165.zenbakia
Ametsak ere zain
Poesiaren bidetik datorkigu Mikel Antza bere azken ekarpenean. Ukitu existentzialistarekin, pertsonaren askatasuna, kartzela-zuloko itolarriak, militantziaren ondorioek sortutako sentipenak, kondenaren pisuaz etorkizunari itzaletik eginiko begiratua eta bestelakoak ditu hizpide idazkera ulerterraz eta garbian. Egunerokoak geldotuta gauzkanontzat osasungarria, inondik ere, itzaletik eginiko hausnarketa gordina.