Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak

Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/12/10
kritika
Testua:
Idazlea: Josu Martinez
157.zenbakia
  Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak
Josu Martinezen lanak orain arte pantaila handian gozatu ditugun arren, idatziz datorkigu oraingoan. Euskal gatazka politikoaren testuinguruan eman diren ihesaldien dokumentazioa eta kontaketa biltzen ditu Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak liburuak. Estilo periodistikoan dihardu osagarri grafikoez eta kronologia batez lagunduta. Entzute handienekoetatik (Sevobiako ihesa edota Piti eta Sarriren istorioa kasu), gertakari anonimoenetaraino, sinestezinak diren kontuak aurkituko ditu irakurleak bertan.