Terminator Genisys

Terminator Genisys https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/07/13
kritika
Testua:
Zuzendaria: Alan Taylor
Aktoreak: Emilia Clarke, Jai Courtney, Arnold Schwarzenegger
164.zenbakia
Terminator Genisys
2029. urtean, John Connor Skyneten kontrako erresistentziako liderra da. Makinak gerra galtzen ari dira, eta historia aldatu asmoz, denboran atzera cyborg bat bidaliko dute Johnen ama Sarah erahil eta liderra jaio dadin ekiditeko. Connorrek Kyle Reese bidaliko du Sarah babes dezan. Berriz James Cameronen Terminator (1984)? Bada ez, izan ere, Reesek aurkituko duen panorama bestelakoa izango da. Pista bat: Schwarzenegger ez da gaiztoa izango...