Mad Max: Fury Road

Mad Max: Fury Road https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/05/13
kritika
Testua:
Zuzendaria: George Miller.
Aktoreak: Tom Hardy, Charlize Theron, Nicholas Hoult.
162.zenbakia
Mad Max: Fury Road
80ko hamarkadan Mel Gibsonek protagonizatu zuen australiar trilogiari jarraipena ematera datorren filma. Oraingoan, Tom Hardy izango da Max Rockatansky. Legerik gabeko eta inoiz baino baliabide urriagoak dituen mundu post-apokaliptikoan bizirauteko, Furiousa izeneko emakumearekin eta honen taldearekin batuko da Mad Max. Jatorrizkoek muinean zuten ideia iruditeri ikaragarriz eta akzio frenetikoz jantzita.