Ma Ma

Ma Ma https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/09/10
kritika
Testua:
Zuzendaria: Julio Medem
Aktoreak: Panélope Cruz, Luis Tosar, Asier Etxeandia.
165.zenbakia
Ma Ma
Magda irakaslea da eta langabezian dago. Egun batetik bestera, bularretako minbizia diagnostikatuko diote. Hasieran lur jota geratuko den arren, gaixotasunari aurre egin eta familia eta lagunekin unean unekoa gozatzeko hautua egingo du. Zailtasunak zailtasun, zoriontasuna bizitzako momentu txikiek ematen dutela konturatuko da. Azken filmetako gogoeta filosofikoetatik aldendu eta eguneroko bizitzaren gazi-gozoak ditu hizpide zuzendari donostiarrak.