La Belle Saison

La Belle Saison https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/07/15
kritika
Testua: Aitor Abaroa @abaroa37
Zuzendaria: Catherine Corsini
Aktoreak: Cécile de France, Izïa Higelin, Noémie Lvovsky
175.zenbakia
La Belle Saison
70eko hamarkada hasieran, borroka feministaren ingurumarietan, elkar ezagutuko dute Delphinek eta Carolek. Lehena baserritik hirira independentzia ekonomikoa lortu eta bizitza berri baten bila alde egin duen gaztea da. Bigarrena, Alexandrerekin elkarbizitza atsegina duen paristarra. Maitasunaren deiak ezustean harrapatuko ditu, eta ingurukoek ere ez dizkiete gauzak erraz jarriko.