Futatsume No Mado (Still the Water)

Futatsume No Mado (Still the Water) https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/04/13
kritika
Testua:
Zuzendaria: Naomi Kawase.
Aktoreak: Nijiro Murakami, Jun Yoshinaga, Makiko Watanabe.
161.zenbakia
Futatsume No Mado (Still the Water)
Amami irlako bizilagunak naturarekin orekan bizi dira. Euren sinismenen arabera, zuhaitz, harri eta landare bakoitzaren baitan jainko bat bizi da. Egun batean, Kaitok eta Kyokok gorpu bat aurkituko dute itsasoan, eta haren jatorriaren misterioa argitzeari ekingo diote. Inpaktanteak ez, baina irudi ezin ederragoak ditu, eta bost zentzumenetan zein sentimendurik sakonenetan eragiteko gaitasuna du.