Chappie

Chappie https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/03/11
kritika
Testua:
Zuzendaria: Neill Blomkamp.
Aktoreak: Sharlto Copley, Hugh Jackman, Sigourney Weaver.
160.zenbakia
Chappie
Elysium (2013) erdipurdikoaren ostean, District 9 (2009) bortitza gogora dakar Blomkampen film berriak. Robotek polizia ordezkatu duten munduan, sentimenduak izateko birprogramatua izan den Chappie familia ezin bereziago batek adoptatuko du. Gobernuak, baina, ezin du bere kabuz pentsatzeko gai den robotik onartu, eta Chappie akabatzeko agindua emango du. Robotaren familia Die Antwoord rap bikoteko kideek osatzen dutela jakinda, zeresana emango du filmak!