A Esmorga

A Esmorga https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/05/13
kritika
Testua:
Zuzendaria: Ignacio Villar.
Aktoreak: Karra Elejalde, Miguel de Lira, Antonio Durán.
162.zenbakia
A Esmorga
XX. mendeko literatura galiziarraren eleberririk ezagunena da Eduardo Blanco Amorren A esmorga, hiru lagunek 24 ordutan zehar egiten duten alimaleko parrandaren kronika. 1977an moldatu zuten lehenengoz zinemara alkohola, sexua eta autosuntsiketa uztartzen dituen narrazioa. Bigarren bertsio honek lortu du, ordea, Galizian sekulako arrakasta izatea, eta handik kanpo ere filmak kritika bikainak jaso ditu.