Zure aurrekari penalak

Zure aurrekari penalak https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/06/11
kritika
Testua: Jaione Dagdrommer
Anari
163.zenbakia
Zure aurrekari penalak
Eztanda egiteko zorian dauden gitarrek, nonahiko pianoak eta ahots dardaratiak oinazearen mapa berria eraiki dute hitzez hitz, akordez akorde. Horretarako, lehendabizi gure ametsetatik eraitsiko gaituzte luizi musikal kontrolatu baten bidez. Garenarekin aurrez aurre gaudenean, errealitateak irrealetik gehiago duela azalduko digute, penak markatzen duen erritmoan. Eta konturatuko gara mina terapeutikoa izan daitekeela. Hala ez badirudi ere, lasaigarria baita Anari entzutea. Isilik daramatzagun atsekabe horiek abesti bihurtzen baititu, entzule oro bakardade kolektibo baten parte sentiaraziz.