Zoo

Zoo https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/05/13
kritika
Testua: Beñat Antxustegi
Zoo
173.zenbakia
Zoo
Baxua, ahotsak eta bateria. Beskoitzekoek ez dute rapa, rocka, musika ezta artea ere maite. Amorruaz elikatzen dira abestiak egiteko garaian. Disko oldarkorra da. Bixente, Peio eta Jon dira taldekideak. Kantak istorio kontaketak dira. Izenburuetan hizkiak ahaztu dituzte nahita. Makakak sinplea bezain brutala, Kabalak nabalak eta egurra, Axeria inoiz egin den rap abesti biziena, Zakurrak kixmiren erritmo zitala, Lakastak beldurra ematen du, Abrnmndkua mendekua islatzen duen abesti gogorra eta Harrak diskoa bukatzeko musika alaia.