Zirkulutik espiralera

Zirkulutik espiralera https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/04/13
kritika
Testua: Haize Galarraga
Anestesia
161.zenbakia
Zirkulutik espiralera
Taldearen sorreraren 25. urteurrena ospatzeko iaz kontzertu bakan batzuk eman zituzten, eta horietan jendeak egindako harrerak bultzatu omen ditu lokalean elkartu eta sorkuntza prozesua hastera. Azken diskoa atera zutenetik zortzi urte igaro dira, eta pilatutako herdoila instrumentuen hautsa astindu orduko desagertu dela nabaria da (nahiz eta jarraitzaileok Anestesiaren osasunaz inoiz zalantzarik izan ez dugun). Emaitza: Anestesia gordina. Etxez etxe eta atez ate egurra banatzeko sortutako lana. Ahulezia zantzurik gabe, erritmo frenetiko eta pausatuek, Ibonen ahots haserretuak eta abestien amorruak espiral nekaezinean murgilduko gaituzte.