Zeru tolesgarria

Zeru tolesgarria https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/09/10
kritika
Testua: Beñat Antxustegi
Iker Lauroba
165.zenbakia
Zeru tolesgarria
Hemeretzi musikarik parte hartu dute Laurobaren bakarkako lehen diskoan. Testu zati txiki honetan aipatzeko gehiegi. Intimoa da Harkaitz Canoren hitzak dituen disko landu hau. Abestiak bi hilabetetan sortu bazituzten ere, ekoizpena eta grabaketa hiru urtez luzatu dute. Abesti bakoitzak badu bere mundua. Eta hamairu perladun bildumaren diseinua harrigarria da; ohi baina zabalagoa, eta txartelak abesti bakoitzaren hitzak ditu. Priscila Arándigaren irudia du. Fredi Pelaez (Pottoko estudioak) jaunaren lana txukuna izan da. Donostiako Stringwood elkartea eta Audiovisuals de Sarrià-ren laguntza izan du Ikerrek argitaratzeko. Lan borobila. Gozatzeko.